Zein gara

Garapen iraunkorrarekiko konpromisoa eta esperientzia

Laia S.Coop.eko lan-taldea 2003. urtean hasi zen lanean Goierriko Agenda 21 proiektuan. Urte hauetan gure jarduera eremua zabalduz joan da eta egun hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu, betiere garapen iraunkorrarekin zerikusia dutenak.

Laia, iraunkortasunaren ikuspegia, enpresa, administrazio zein hezkuntza mailan txertatzeko aholkularitza edo lan-talde moduan sortua da eta Zerbitzu malgu eta adostu bat eskeintzea du helburu.

Ezagutza teknikoa eta parte-hartzea zerbitzuaren oinarri

Zerbitzuak eskeintzerakoan, lehen urratsa bezeroarekin lan-talde bat osatu eta lanerako metodologia adostea izango da, iraunkortasunarekin loturiko prozesu guztietan aurrera egiteko beharrezko ikusten dugun komunikazio eta partehartzea lortuz.

Laia, disziplina anitzeko lan-talde batek osatzen du: Kimika, Biologia, Tokiko Agenda 21, Ingurumen Kudeaketa, Hondakinen kudeaketan eta landa garapenean prestatuta dauden pertsonez osatua dago. Lan-talde gaztea da, etengabeko hobekuntza ardatz duena.

Jarri gurekin harremanetan, plazerra izango da zu laguntzea.

Pribatutasuna ikusi

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia hoberena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webgunearen zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrien eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.