Lege oharra

Web Orriaren Titulartasuna eta identifikazio-datuak

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea (aurrerantzean, LSSICE) betez, jarraian webgune honen arduradunaren datuak zehazten dira. Webgunearen jabea eta kudeatzailea UNNESTUDIO – AITOR UNANUE ESTENSORO da, helbidea: Zaldibi bidea 2 P3-1, 20240 Ordizia (Gipuzkoa), Espainia ‒ 72451298X (aurrerantzean, UNNESTUDIO). Gurekin harremanetan jar zaitezke 943 16 50 86 telefono-zenbakiaren bidez edo info@unnestudio.com helbide elektronikoan.

Baldintza hauen onarpena

Web orri hau erabiltzean, erabiltzaileak espresuki onartzen ditu erabilera-baldintza orokor guztiak. Onartzen ez baditu, ez du www.unnestudio.com helbidean sartu behar, ezta bertan jarraitu ere. Une bakoitzean indarrean dagoen legezko araudiaren arabera, erabilera-baldintzak alda daitezke; beraz, webgune honetara sartzen zaren bakoitzean baldintzak eta gure Pribatutasun Politika kontsultatzea gomendatzen dizugu.

Erabilera-baldintza hauek www.unnestudio.com webgunean eskuragarri dauden zerbitzuak eta produktuak arautzen dituzte. Webgune honetan sartzeak eta nabigatzeak bertan jasotako legezko oharrak, baldintzak eta erabilera-terminoak onartzea eta ezagutzea dakar. Webgunera sartzea erabiltzaileen erantzukizun esklusiboa da.

Webgunea UNNESTUDIOk orrialde honetan argitara ditzakeen baldintza, erabilera-arau, pribatutasun- eta cookie-politika, erabilera-baldintza eta prozedura guztiak onartzearen mende dago.

Gunearen helburua. Erantzukizun-bazterketak

Webgune honen bidez, UNNESTUDIOk eskaintzen edo komertzializatzen dituen zerbitzu eta/edo produktuei buruzko informazioa ematen du. Informazio hori erabiltzaileak ikusten duen bezala eskaintzen da, eta UNNESTUDIOk ez du bere gain hartzen honako hauek eragindako kalteen erantzukizunik:

  • Eskainitako informazio, zerbitzu eta/edo produktuak ez egotea, okerrak izatea, eguneratuta ez egotea edo webgune honetako edota hemendik sartu daitezkeen beste gune batzuetako edukietara sartzean akatsak egotea.
  • Webgune hau edo hemendik sartu daitezkeen beste batzuk erabiltzeagatik informazioa galtzea edo ekipoetan kalteak izatea.

UNNESTUDIO ez da erabiltzaileek egindako ekintzen edo omisioen ondorioz gerta daitezkeen kalte-galeren erantzule.

Webgunearen erabilera

Webgune honetara sartzea erabiltzailearen erantzukizunpeko bakarra da, eta horrela onartzen du borondatez eta espresuki bertara sartzean. Era berean, webguneko edukiak ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du helburu ilizitoetarako, ordena publikoaren, moralaren, ohitura onen edo une bakoitzean aplikatzekoa den Zuzenbidearen aurka egiteko. Zehazki, eta hemen esandakoa mugatu gabe, konpromisoa hartzen du webgune honetako edukiak ez lortzeko, ez erreproduzitzeko eta ez banatzeko, erabilera pertsonalerako ez bada eta, inola ere ez, irabazi asmoarekin.

Gunearen bisitarien erantzukizuna

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea modu egokian erabiltzeko eta jarduera ilizitoetarako edo fede onaren eta antolamendu juridikoaren aurkakoetarako ez erabiltzeko (modu adierazgarrian eta ez exhaustiboan); arduradunaren, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak ez eragiteko, sarean informatika-birusak edo aurretik aipatutako kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko ez sartzeko edo ez zabaltzeko. Era berean, ez ditu urratuko hirugarrenen ohorea, bizitza pertsonal edo familiarra eta irudia, ezta jabetza-eskubideak ere. Erabiltzaileak kalte-ordainik gabe utziko du atariaren arduraduna edozein erreklamazio judizial edo estrajudizialen aurrean.

UNNESTUDIOk ez du bere gain hartzen webguneko bisitariek gunea erabiltzeagatik edo argitaratutako edukiak deskargatzeagatik izan dezaketen edozein kalteren erantzukizuna.

Beste webgune batzuetan argitaratutako edukia

UNNESTUDIOk ez du berrikusi, eta ezin du berrikusi, webgunean argitaratutako material guztia; beraz, ezin da material horien edukiaren, erabileraren edo ondorioen erantzule izan. Erabiltzailea da bere sistema informatikoak birus, har, troiar eta bestelako eduki kaltegarri edo suntsitzaileetatik babesteko beharrezko neurriak hartzeko arduradun bakarra.

Jabetza Intelektuala

UNNESTUDIOk ez die erabiltzaileei edo hirugarrenei UNNESTUDIOren jabetza intelektualik transmititzen, eta ondasun horien gaineko eskubide, titulu eta interes guztiak UNNESTUDIOrenak izango dira soilik. UNNESTUDIOrekin edo webgunearekin lotuta erabiltzen diren zeinu bereizgarriak eta gainerako marka komertzialak, zerbitzu-markak, grafikoak eta logotipoak UNNESTUDIOk erregistratutako markak dira edo UNNESTUDIOri erabiltzeko utzitakoak. Webgunearekin lotuta erabiltzen diren beste marka edo logotipo batzuk hirugarrenenak izan daitezke. Webgunea erabiltzeak ez dio erabiltzaileari inolako eskubiderik edo lizentziarik ematen UNNESTUDIOren edo hirugarrenen markak erreproduzitzeko edo beste modu batera erabiltzeko.

Www.unnestudio.com webgunean agertzen diren edukiak azken eguneratze-datan indarrean daudenak dira. Webgunearen titularrak eskubidea du jasotako informazioa eta edukiak eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko.

Www.unnestudio.com webgunean agertzen diren edukien gaineko eskubide guztiak titularrarenak dira. Zentzu horretan, debekatuta dago eduki horiek ustiatzea www.unnestudio.com-eko titularraren berariazko baimenik gabe.

Aldaketak

UNNESTUDIOk eskubidea du erabilera-baldintzen edozein zati aldatzeko edo ordezkatzeko. Erabiltzailearen ardura da aldaketa-politika aldian-aldian berrikustea, aldaketen berri izateko.

Webgunea erabiltzen jarraitzeak aldaketa horiek onartzea dakar. UNNESTUDIOk, etorkizunean, zerbitzu eta/edo funtzio berriak eskaini ahal izango ditu webgunearen bidez. Ezaugarri edo zerbitzu berri horiek ere erabilera-baldintza hauen mende egongo dira.

Amaiera

UNNESTUDIOk webgune honetarako sarbidea, osorik edo zati batean, edozein unetan amaitutzat eman dezake, arrazoiarekin edo arrazoirik gabe, prabisurik gabe edo prabisuarekin, eta berehalako ondorioekin.

Cookie-ak

“Cookie”-ak erabiltzailearen ordenagailuan gordetzen diren testu-fitxategi txikiak dira, eta erabiltzaileari buruzko informazioa gordetzen dute. www.unnestudio.com-ek cookie-ak erabiltzen ditu, eta horretarako baimen informatua eskatzen du, www.unnestudio.com-en eskuragarri dagoen Cookie Politikan deskribatzen den bezala.

Lege Aplikagarria eta Eskumena

www.unnestudio.com-era sartzetik edo webgunea erabiltzeatik sor daitekeen edozein polemika Donostiako (Gipuzkoa) epaitegien eta haien hierarkia-goikoen jurisdikzio esklusiboaren mende egongo da.

Web orri hau arautzen duten baldintzak eta sor litezkeen harreman guztiak Espainiako legeriak babesten ditu.

Jarri gurekin harremanetan, plazerra izango da zu laguntzea.

Pribatutasuna ikusi

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia hoberena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webgunearen zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrien eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.