Ingeniaritza

Egitura kalkuluak

Eraikuntzako egiturak Eurokodigoaren arabehera kalkulatzen dira (EN1990) FEM kalkuluak erabiltzen direlarik emaitzak balioztatzeko.

Kalkulu taula analitikoak

Diseinu errepikakorrak diren kasuetan, kalkulu taula analitikoak garatzen dira bezeroen neurrira, aldiko kalkulu konplexuak egin beharrik ez izateko. Industri sektore bakoitzari dagozkion nazioarteko norma ezberdinen azterketa eta razionalizazioa egiten da.

FEM Kalkuluak

ANSYS® software aurreratua erabiliz geometria eta aplikazio konplexuetan agertzen diren tentsio eta deformazioak aurresan ditzakegu eta produktuen bizi iraupena kalkulatu. Analisi termiko nahiz sismikoak ere egiten ditugu.

Geometria errepikakorretan egin beharreko kalkuluetarako ANSYS APDL kodearen bidez garatutako programa pertsonalizatuak sortzen dira optimizazio kalkuluak denbora laburrean egin ahal izateko. Oso tresna erabilgarria da hau salmenta osteko zerbitzuan,nekeagatik arazoak eman ditzaketen ekipoetan oinarri tekniko sendoa duten aldaketak egitea ahalbidetzen baitu.

Garapena

Diseinu eta kalkuluen alorrak uztartuz, berrikuntza eta hobekuntza proiektuetan parte hartzen dugu, ez bakarrik produktuari dagokionez, baita produkzio bitarteko eta proba bankuetan ere.

Jarri gurekin harremanetan, plazerra izango da zu laguntzea.

Pribatutasuna ikusi

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia hoberena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webgunearen zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrien eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.